Azken postak

Hegazti alpetarren bila Zurizako bailaran, Nafarroako Pirinioak

Aurreko sarreran basoilarraren esperientzia kontatu nizuen Larrako Errserba Naturalean. Esperientzia hori bizi baino egun bat lehenago ordea Zurizako bailaran aritu nintzan bitxo bila, eztai subalpetarreko belardietan barrena, jada loratzen hasiak zirela! Euskaldun asko mugitzen gara Pirinioetako bailara honetan, eta mendietaz jakiteaz gain bertan mugitzen diren hegaztietaz jakiteak ere geure jakinduria aberasteko balio diezaguke :). Goi … Irakurtzen jarraitu Hegazti alpetarren bila Zurizako bailaran, Nafarroako Pirinioak

Larrako azken basoilarrak: bizitza guztirako oroitzapena

Gaur gauean idaztera behartu naiz Pirinioetatik itzuli bezain laster, gaurko eguna gogoratzearren aurrerantzean. Izan ere, gaur goizeko 10:15h inguruan amets bat egi bilakatzen zen niretzako: Larrako erreserba naturalean murgilduta basoilar eme bat gurutzatu zait nire ibilbidean, zehazki Pirinioetako azpiespeziea (Tetrao urogallus aquitanicus). Asimilatzea kostatu zaidan arren, Larrako azken basoilarretako batekin egin dut topo. Nork daki … Irakurtzen jarraitu Larrako azken basoilarrak: bizitza guztirako oroitzapena

Urubia (Strix aluco), gaueko isiltasuna apurtzen aditua

Iepa! Duela pare bat urte Segurako aterpetxean urubi bikote batek egin zuen kabia, eta bertara gerturatu nintzen egun batzuetan eduki grafikoen bila, baita txiten garapenari jarraipena egiteko asmoz. Disko gogorrean ahaztuta nituen egun horietako argazki zein bideo batzuk, eta dokumentu hauek berreskuratzeaz gain sarrera berri bat egiten dut zeuei espezie eder hau gerturarazteko :). Urubia … Irakurtzen jarraitu Urubia (Strix aluco), gaueko isiltasuna apurtzen aditua

Oñatin naturzale txangoa

Pasa zen asteazkenean Oñatiko Araotz auzoan batu ginen 5 naturzale egun osorako, naturaren elementu ezberdinak interpretatuz eta udaberriko egun eguzkitsu batekin ondo pasatzeko eta ikasten jarraitzeko asmoz! 🙂 Irteera honek helburu nahiko finko bat zeukan, eta agertu ahal zen edozein biziduneri arreta ipintzeko ahalegina egin bagenuen ere, nahiko erne ibili ginen gardatxoaren (Timon lepidus) bila. … Irakurtzen jarraitu Oñatin naturzale txangoa

More Posts