Muxar grisa (Glis glis) Lizarrustiko pagadian

Iepa!!

Gaur nere blog pertsonalizatua estrenatzera nator lehenengo sarrera honekin. Eta ez dago modu hoberik ugaztun iheskor batekin hastea baino. Arira!

Gaur Lizarrustiko pagadian muxar grisa (Glis glis) agertu da parketxetik nahiko gertu. Lehen aldia zen animalia hau bizirik ikusten nuela egoera basatian. Oso konfiaua agertu da bere inguruan egon naizen denboran, ihes egiteko asmorik erakutsi gabe.

Espezie hau gautarra da. Egunez normalean gordeta egoten dira (ez zen gaur kasua). Garai honetan, pagadietan pagotxa asko dago orbel artean, eta animalia hauek aktiboki ari dira elikatzen gantzak metatzeko asmoz, negua lozorroan igaroten baitute euran erreserbak kontsumituz eta beraz sendo hornitu behar dira negua heltzen denerako.

Batez ere baso helduetan agertzen da muxarra, zuhaitzetan sortzen diren zuloetan babestuz. Espezie honen bilakaeran garrantzia handia izango du baso helduen kudeaketak etorkizunean.

Gaur atera ditudan argazki batzuk uzten dizkizuet jarraian, azkenik bideo batekin amaituz.

Hurrenarte!

Bideoa: https://vimeo.com/188360875

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s