Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) neguko lumajearekin

Iepa!

Duela gutxi Plaiaundiko padura inguruan sasitxori arraro bat agertu zen, asiako estepetan (Mongolia, Kazajistan, …) bere nitxoa topatzen duen hegazti bat. Adituenek konfirmatu ezin izan duten arren, badirudi Iduna rama izan daitekeela. Espezie honek India aldean igarotzen du negua, eta oso arraroa da Euskal Herrian agertu izana, naiz eta noizbehinka espontaneoki horrelako kasuak ematen diren.

Dena den, ezin izan nuen espezie hau behatu eta argazki batzuk atera, baina horren ordez egun bereko txilinporta txiki (Tachybaptus ruficollis) baten argazki pare bat erakusten dizkizuet.

Espezie honek udan eta neguan lumaje ezberdin bat aurkezten du. Argazkiko txilinportek neguko lumajea ageri dute jada. Udako lumaiarekin konparatuta (klikatu hemen udako lumajea ikusteko), neguan askoz kolore itzaliagoak aurkezten ditu, ez hain biziak, lepo aldeko kolore gorrixka galduz eta kolore gris-arreago bat hartuz.

Begiratu ere hanketan, igerian egiten duten txori askotan gertatzen ez den bezala, mintz interdigital baten ordez hanketako behatz bakoitza zabaldu egiten da igeri egiteko ukimen- azalera emendatuz. Itzela ūüôā

Espezie honek ez du migratzen, urte guztian izaten dugu ur moteleko hezeguneetan Euskal Herrian. Hortaz, zuek bertan konparatu ditzazkezue bi lumaje hauek garaia heltzen denean ūüėČ

Ondo ibili!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s