Gauak iluminatzen gaitu. Unibertsoa esploratzen.

Azken egunetan antizikloiak eskeini digun egoera atmosferiko egonkorra aprobetxatuz, atzo gauean Aizkorriko Parke Naturalera inguratu nintzen beste argazki mota batekin esperimentatzeko asmoz: gure sorbalden gaineko unibertsoa.

Gauez, eta kontaminazio luminiko gutxiko lekuetara joaten bagara, argi eta kolore espektakulu ederra eskeintzen dizkigute izarrek. Paisaia dotore batekin konbinatu ezkero, argazki itzelak lor ditzazkegu. Guzti hau argazki kamera batekin dokumentatu nahi budugu, ondorengo atalak bete ezkero arrakasta seguru πŸ™‚

  • ISO sentsibilitate altuak erabili. Argazki mota hau egiteko ezinbestekoa da ISO 2000-4000 artean jolastea. Argazki kamera batetik bestera zarataren sorkuntza ezberdina izango da materialaren kalitatearen arabera. Zenbakiekin probatzen joatea da kontua, gure kamerara hoberen dohitzen denarekin topo eginez. Argiak mugatzen bagaitu ere, gaur egungo gama ertaineko argazki kamerekin horrelako argazkiak atera daitezke πŸ™‚
  • Obturazio-abiadura motelekin jolastea. 20-30 segundu arteko abiadurek eskeintzen dute emaitza hoberenak, izarren argia batzeko nahiko denbora behar baitu sentsoreak hauek argazkian irtetzeko.
  • Diafragma ahalik eta gehien zabaltzea. f/2.8-3.5 balioen artean izateak nahiko argi jasoko dela ziurtatzen dute.
  • Tripode egonkor bat. Argazki kamera on bat tripode ezegonkor batekin konbinatzen badugu ez goatz inora. Tripode egoki batek bibrazioak ekidingo ditu, eta argazkia mugitu gabe ateratzea ziurtatu.
  • Urruneko kliskagailu bat. Kamera ezingo dugu argazkia ateratzen ari den denbora-tarte horretan ikutu, argazkia mugituta irten daiteke eta. Kameraren tenporizadorea ere erabil dezakegu.
  • Gauaz mendian ibiltzeko grina. Mendiko iluntasunak beste mundu batera eramaten gaitu, agian guretzat arrotza dena, ez baita ohikoa mendian ibiltzea goizeko ordu txikitan. Baina noizean behin pena merezi duela ziurtatzen dizuet πŸ™‚

Atzo gaueko argazki batzuk uzten dizkizuet. Horrelako emaitzekin astronomia ikasten hasteko gogoa ematen du :). Sortuko dut honen inguruko atal bat aurrerantzean, honek suposatzen duen erronka onartuz.

Disfrutatu, ikasi eta batez ere saiatu!!

Laster arte!!

Utzi iruzkina