Saburuan hegaztiak behatzen

Aurreko astean Salburuako hezegunera gerturatu giñen bertako hegaztiak behatzeko asmoz. Goiz pasak hegazti asko behatzeko aukera eman zigun, besteak beste: basahatea, zerzeta arrunta, istingor arrunta, ahate txistularia, ahate buztanluzea, zingira mirotza, …

Hegazti askok, euren migrazioan zehar hezeguneetan geldialdiak egiten dituzte atsedena hartu eta elikagaiaz hornitzeko. Horien artean antzar arruntak edota kurrilo arruntak ditugu, besteak beste. Beste askok negu-pasarako habitat bezela erabiltzen dituzte hezegune hauek, ahate txistulari zein ahate buztanluzearen kasuan bezala.

Salburua bezalako hezeguneak balio ekologiko handidun ekosistemak eratzen dituzte. Oso ekosistema produktiboak izan oi dira eta komunitate zoologiko zein landare komunitate dibertsoak izan oi dituzte. Horretaz gain, mehatxaturik dauden espezie askoren babesleku izaten dira. Hori dela eta, Salburuako hezegunea kontserbatzeak zerbitzu ekosistemikoak bermatzen jarraitzeko ekimen gisa onar daiteke, gizakion bizi kalitatea emendatzen jarraitzeko eta ekosistemen funtzionamendu egokia bermatzeko garrantzi bizikoa dena. Salburua RAMSAR hitzarmenaren barruan kokatua dago, eta Natura 2000 sareak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztien Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu du.

Goizean zehar ikusi genituen espezie batzuen argazkiak uzten dizkizuet ondoren.

Laster arte!

Antzar arruntak (Anser anser)

Zerzeta arruntak (Anas crecca)

dsc_5237

Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Basahatea (Anas platyrhynchos)

 

Zingira mirotza (Circus aeruginosus)

Istingor arrunta (Gallinago gallinago)

Kailo iluna (Larus fuscus)

Ahate mokozabala (Anas clypeata)

Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s