Zikoina beltza (Ciconia nigra) gaur Seguran, Gipuzkoa.

Gaurkoan zikona beltza (Ciconia nigra) ikusteko aukera izan dugu Segurarrok. Ia goiz guztia eman du herriko larreetan, ganaduaren artean. Liskar bat edo beste edukitzera ere izan dute, ematen zuen ganaduak ez zuela onartzen bere presentzia.

Ez dira ale asko bizi Iberiar Penintsulan, eta populaziorik handienak Gaztela eta Leon zein Extremaduran agertzen dira. Euskal Herrian ez da arrunta bere presentzia. Migrazio garaian hegaz zein hezeguneetan indarrak hartuz behatu daiteke, baina dagoeneko bere negu-pasa inguruan beharko luke, Sahara basamortua baino haratago. Agian galduta dabil eta gure artean geratzen da egun batzuk. Joango gara ikusten.

Gaur atera ditudan argazki batzuk uzten dizkizuet. Mugikorra + prismatikoekin aterata daude, kalitate eskasekoak baino antzeman daiteke espeziea 🙂

Hurren arte!

Zikoina beltza (Ciconia nigra)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s