Ibai ekosistema: ur zozoa (Cinclus cinclus)

Aspaldian ibili naiz ur zozoaren (Cinclus cinclus) atzetik bere portaera aztertu nahirik, eta azkenaldian zorte handia izan dut. Dena den, nahiko uxakorrak badira ere gizakiaren presentziaren aurrean, aurten Seguran dezente ari dira ikusten uzten. Bere portaeraren inguruan ikusi ditudan jokamoldeak deskribatzen dizkizuet jarraian.

Espezie hau ibai ekosistemara oso lotua dago, bere habitat nagusia ibaiaren ubidea izanik. Errekarri ugariz  osaturiko sakonera txikiko urak dituen ibilguan ibiltzen dira gehien. Ugal garaian erreka ertzeko ezpondetan  egiten dituzte kabiak. Aguera ibaian ikusitako kabi baten argazkia uzten dizuet zuek ikusteko nolakoak diren.

ur-zozo-kabia
Ur zozoaren kabia

Hegaz dabilenean ia beti abestu egiten du, krii-krii moduko bibrazio irmoak eginez. Dena den, denbora gehien ubidean ematen du, batez ere elikagaia topatzen.  Ur zozoa uretan bizi diren makroornogabeetaz elikatzen da. Makroornogabeak oso sentikorrak dira kutsadura eta oxigeno disolbatuaren gabeziara. Hori dela eta, ur zozoak ur garbi eta ondo oxigenatuak dituzten ibaiak ditu gustoko, euren harrapakinen presentzia ziurtatzen dutenak. Hortaz, esan genezake espezie hau uraren kalitatearen bioindikatzaile nahiko ona dela.

Ehizatzen duenean urazpian murgiltzen da ornogabe bila, txilinporta bat balitz bezala, oso buzealari fina. Bideo hau uzten dizuet  ikusteko nola murgiltzen den korrontearen aurka ehizan dabilenean. Bestela, azaleraturiko arroketan tente zein uretan  igeri eginez ere topatu daiteke. Igerian dabilen argazki bat uzten dizuet ondoren. Hanketako behatzetan mintz interdigitalik ez badu ere korrontearen kontra igerian egiteko gai da, ahate bat balitz bezala.

dsc_6126
Ur zozoa igerian

Jarraian uzten dizueten argazkian ikus daiteke murgiltzen denean begiak babesteko erabilgarri zaizkion betazal zuriak,  mintz niktitante bezala ezagutzen direnak.

dsc_6203
Ur zozoaren mintz niktitantea begietan

Amaitzeko argazki batzuk uzten dizkizuet ere, hainbeste erakartzen nauen espezie eder honekin disfrutatzen jarraitzeko 🙂

Ondo segi!

Ur zozoa (Cinclus cinclus)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s