Hegazti alpetarrak: elur txonta (Montifringilla nivalis)

Hegazti alpetarrekin jarraitzeko, oraingo honetan elur txonta (Montifringilla nivalis) ekartzen dizuet. Euskal Herrian  ez bada oso ugaria ere, mendiko aterpeetan zein eski estazioetan gizakiarengana asko gerturatzen den hegaztia da, goi-mendiko etxe txolarre bat balitz bezala.

Oso espezie liraina da, berezko koloreak dituena. Baino batez ere hegaz ikusten dugunean oso  deigarria da, mirotz zuriak bezala hegoen muturrak ilunak eta gainontzekoa kolore argiago batez kontrastaturik agertzen delako. Beheko argazkietan ikusten den bezala, intentsitate  handiko moko horia antzematen zaio garai honetan, baina daberria heltzean gris kolore  ilunago bat hartzen du. Tamaina aldetik zozo edo birigarro batek baino hego-zabalera apur bat txikiagoa dauka, tamaina handitxoa dauka paserido honek.

Iberiar penintsulako iparraldean, Pirinioetako zein Picos de Europako mendilerroetan nabarmentzen dira gehien, eztai alpetarrean bizirauten. Hegazti sedentarioa da. Neguan altitude baxuagoko mendietara desplazatzen dira muturreko tenperaturak ekiditeko, eta orduan ikus ditzazkegu sakabanatuak gure mendilerro nagusietan. Esaterako, ondoren uzten dizkizueten argazkiak Urkiolako Parke Naturalean (Bizkaia) ateratakoak dira.

Espezie hau bizi den habitata mendi tuntunaren antzekoa da: goi-mendiko larre zein sastraka artean eta harkaitz arteak.

Gutxi ikusi dudan espezie da, eta ez dakit asko euren jokamoldeaz. Argazki hauek atera bitartean nahiko gregarioak agertu ziren, hegaldi patroi ia berbera jarraituz desplazamendu guztietan. Denbora asko ematen du lurrean pausotuta, basoko hegaztiak ez bezala, goimendian posadero gutxi baitaude eta elikagaia lurrean dago.

Eguberri on!

Elur txonta (Montifringilla nivalis)

Advertisements

2 thoughts on “Hegazti alpetarrak: elur txonta (Montifringilla nivalis)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s