Ciudad Real eta Jaen-era bidaia 1. zatia: Tablas de Daimiel Parke Nazionala

Pasa zen abenduan eta gabonetako oporrak aprobetxatuz, Ander Izagirre Egaña eta biok Penintsularen hegoalderuntz abiatu ginen, Euskal Herrian ikusten ez diren anfibio eta narrasti espezie berrien bila!

Ciudad Real-en Raul Leon-ekin geratuta geunden bertako txokoak miatzeko bi egunez anfibio eta narrasti bila, berak hango leku oso onak ezagutzen baititu espezie interesgarriak topatzeko. Bide batez Raul-en elkarkidetasuna eskertzeko aprobetxatzen dut guri horren harrera itzela egitearren!

Ciudad Realera heldu baino lehenago ordea Daimiel (Ciudad Real) ingurutik pasa ginen furgonetaz, eta Tablas de Daimiel Parke Nazionalean pare bat orduko geldialdia egin genuen. Hezegune ederra da, balio ekologiko handiduna eta Biosferaren Erreserba, Hegaztien Babes Bereziko Eremu (HBBE) eta Ramsar konbenioaren barruan sartuta dagoen esparru natural babestua da.

Batez ere kurriloetaz (Grus grus) gozatu eta argazki batzuk ateratzeko geratu ginen, negua bertan igarotzen baitute. Eguraldia ordea ez genuen aldeko egun hartan, behe laino oso dentsoa… eta 20 metrora ikusmena galtzen zenez hide batean sartu ginen birgaitzen zeuden hegazti batzuk ikustera. Eta hara! gure ustekaberako espezie oso interesgarriak behatu genituen bertan :D, ondoren erakusten dizkizuet:

 

dsc_6495
Udako zertzeta (Anas querquedula)
dsc_6601
Paita arrunta (Tadorna tadorna)
dsc_6586
Ahate gorrizta (Netta rufina)

Ahate buruzuria (Oxyura leucocephala)

Aipatutako espezie hauek ez dira arruntak Euskal Herrian, bertan ez dira ugaltzen eta euran presentzia arraroa da, batez ere migrazio garaian ikusten dira. Hauez gain antzarrak, murgilari arruntak, murgilari mottodunak, mokozabalak zein lertxunak ere ikusi genituen, besteak beste, hemen nahiko arruntak direnak.

Amaitzeko, parking-ean topatu genuen argi-oilar eder eta konfiatu hau uzten dizuet :). Ilunabarrean furgoneta hartu eta bidaiarekin jarraitu genuen. Hurrengo sarreran Ciudad Real-go anfibio eta narrastien argazkiak jarriko dizkizuet!

Laster arte!

dsc_6440
Argi-oilarra (Upupa epops)
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s