Ciudad Real eta Jaen-era bidaia 2. zatia: anfibioen gaua

Bidaiarekin jarraituz, Almadén (Ciudad Real) herrira heldu ginen eta denborarik galdu gabe afaldu eta bertako mehategi batean sortzen diren putzu batzuetara gerturatu ginen. Eta ara! putzu berean aurkitu genituen bertako uhandre guztiak! Jarraian erakusten dizkizuet. Euskarazko izenak ez dituzten espezieak dira, Euskal Herrian deskribatu ez diren espezieak baitira:

Gallipato (Pleurodeles walt)

Tritón pigmeo (Triturus pygmaeus)

Tritón ibérico (Lissotriton boscai)

Gallipatoaren kasuan, espezie hau Iberiar Penintsula zein Afrikaren iparraldean topa daiteke, baina beste bi espezieak guztiz endemikoak dira Iberiar Penintsulan. Garai batean “tritón pigmeo” uhandre marmolairearen (Triturus marmoratus) azpi-espezie bat bezala onartzen zen, baina gaur egun bi espezie banandu bezela onartzen dira. Hiru urodeloak elkar bizitzen putzu berean! Itzela!

Putzu hau utzi eta “sapo partero ibérico” (Alytes cisternasii) topatzera joan ginen hareatze heze batera. Hau ere Euskal Herrian agertzen ez den espezie berri bat. Topatu ez bagenuen ere, ur igel arrunt bat eta pare bat gardatxo agertu ziren!

dsc_6723-2
Ur igel arrunta (Pelophylax perezi)

 

Gardatxoa (Timon lepidus)

Hurrengo egunaren xehetasunak aurrerago!

Laster arte!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s