Ciudad Real eta Jaen-era bidaia 3.zatia: narrasti eguna

Bidaiaren ekuatorean sartuta, egun itzela irten zitzaigun Almaden inguruan narrastiak ikusteko. Goizean fresko egiten bazuen ere, eguerdi aldera asko berotu zuen, eta negua izanda ere narrastiak aktibo zeuden. Euskal Herrian neguan nekez ibiltzen dira narrastiak horren aktibo!

taldeko-argazkia
Talde argazkia. Ezkerretik eskuinera: Ander Izagirre, Raúl León eta ni

Beste areatze batera gerturatu ginen erreka eder inguru baten alboan. Bertan agertu zitzaigun aurreko gauean topatzen saiatu ginan espezie interesgarri bat: sapo partero iberico! beste espezie berri bat 🙂

Sapo partero ibérico (Alytes cisternasii)

Leku berean agertu zen ere apo arrunt sendo bat:

dsc_6766
Apo arrunta (Bufo spinosus)

Egunak berotzen jarraitzen zuen, eta montpelliergo suge gazte bat agertu zitzaigun. Honekin hasten zen narrasti festa :D:

Montpelliergo sugea (Malpolon monspessulanus)

dsc_6801
Txaradi sugandila (Psammodromus algirus)

Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)

Beste suge bat, kasu honetan “culebra de heradura”, epezie berria! 🙂 bi ale ezberdinen argazkiak uzten dizkizuet, biak egun berekoak:

Culebra de herradura (Hemhorrois hippocrepis)

Beste espezie berri bat ondorengoa, kasu honetan lurpeko suge bat, begi atrofiatuak dituen suge txikitxo bat, lurpeko bizitzara moldatua:

Lurpeko sugea (Blanus cinereus)

Azkenik, hurrego eguneko bi espezie erakutsiko dizkizuet. Egun hori ez zen oso produktiboa izan, hotz handia egiten zuen eta narrastiak babesean egon ziren.

Iberiar Penintsulan sugandilen dibertsifikazioa izugarria da, eta espezie asko daude deskribatuak, horietako askok banaketa area oso mugatuan eboluzionatu dute. Esaterako “lagartija batueca” (Iberolacerta martinezricai), bere banaketa area 15 km2 eskasekoa da!

Hemen “lagartija verdosa”, Castilla La Mancha-n arrunta den sugandila espezie bat eta niretzat berria hau ere 🙂 :

dsc_7039
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)

Eta amaitzeko, hil berri topatu genuen eskailera suge hau uzten dizuet. Sabel aldea nekrosatua zuela ematen zuen, baliteke pozoiangatik hil izana. Arazo larria suposatzen du pozoiak biodibertsitatearengan, eta erronka handia da horrelako irudiak murriztea 😦

dsc_7045
Eskailera sugea (Rhinechis scalaris)

Hurrengo sarreran “Sierra de Andújar” Parke Naturaleko argazkiak ekarriko dizkizuet, Jaen ingurukoak. Bada espezie interesgarri bat bertan! 😉

Laster arte!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s