Ciudad Real eta Jaen-era bidaia 4. zatia: Andujar-eko katua

Almadén (Ciudad Real) inguruan bi egun eder igaro ondoren bertako narrasti eta anfibio guztiekin disfrutatzen, Raul agurtu eta hegoalderuntz jarraitu genuen, Andaluzian sartu arte. Bertan Andujarreraino heldu ginen, Jaen-go probintzian. Gure helburua iberiar katamotza (Lynx pardinus) ikustea zen lehenengo aldiz. Abenduran amaieran nahiko momentu ona da espezie hau behatzeko, araldian sartzen baita eta oso aktibo egoten dira bikote bila eta mugimendu territorialak eginez. Gogorarazi nahi dizuet katamotz iberiarra Europako bigarren ugaztun mehatxatuena dela, bisoi europearran atzetik.

Historian zehar giza presio handia sufritu duen espeziea da katamotz iberiarra, extintzio egoera kritikora helduz. Kontsidera daiteke munduko felinorik mehatxatuena dela. gaur egun dibertsitate genetiko oso txikiarekin bizi dira, botila lepo handia jasanez batez ere Iberiar endemismo bat delako eta bere populazioak fragmentatuak eta gutxituak izan direlako ehiza zein giza aprobetxamendurako lurralde azalera emendatu delako, besteak beste.

Andujar Parke Naturalera heldu ginen gauez, Jandula-ko urtegira doan pista famosoa jarraituz. Bidean zorioneko geunden, lehenengo katamotza ikusteko aukera izan bait genuen gauez. Ezin genuen sinistu, bere bila heldu eta pista ertzean eserita topatu genuen! oso momentu ederra izan zen! 🙂

Furgonetan lo egin eta hurrengo bi egunak leku berean pasa genituen geldirik egunsentitik ilunabarrerarte, Jandula bideko pista ertzean, katamotza noiz agertuko zain. Andujar Parke Naturalean agertzen da katamotzen nukleorik handiena Iberiar Penintsulan, eta animali hau ikusteko turismoa itzela da benetan. Historia eta anekdota politak entzuteko aukera izan genuen espezie honekin esperientzia handia zutenen eskutik.

Katamotza itxaroten genuen orduak oso entretenigarriak izan ziren, Euskal Herrian arraroak diren hegazti espezieak ikusteko aukera izan genuelako. Ondoren erakusten dizkizuet horietako espezie batzuk:

dsc_7059
Arrano txikia fase ilunean (Hieraaetus pennatus)
dsc_7156
Mika urdina (Cyanopica cyanus)
dsc_7202
Iberiar eguzki arranoa (Aquila adalberti)
dsc_7184
Sai motza (Aegypus monachus)
dsc_7212
Antzandobi handia (Lanius meridionalis)

Andujar-go lehenengo egunean katamotza oso urrun ikusi genuen. Baina bigarren egunean, ia eguzkia sartu baino apur bat lehenago, gure alboan zegoen sastrakadi batetik barrena ikusi genuen ale bat! oso azkar galtzen genuen bistaz, animalia magiko honek ez du belar ezta adar bat mugitzen ere, eta oso ondo mimetizatzen da ingurunearekin. Azkenean, sastrakaditik irten zen, behaketak egiten geunden pista gurutzatu zuen, Ander eta nire artetik, bertan geunden guztiok aho zabalik geratuz. 10 metrora izan genuen! Hemen urruntzen ari zenean egindako argazki batzuk:

Iberiar katamotza (Lynx pardinus)

Katamotzarekin amaitu genuen bidaia, eta Euskal Herrira bidean jarri ginen. Izugarri pozik ikusitako espezie guztiekin, eta zuei argazkiak erakutsi ahal izateagatik! 🙂

Hurrengo bidaiaren zain,

Laster arte!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s