Hegaztien janlekua neguan

Kaixo!!

Andujarreko bidaiaren aurretik hegaztien jantoki bat prestatu nuen, kasu honetan basoko espezieen elikagai eskuragarritasuna emendatzeko intentzioarekin!

Basoko hegaztiak batez ere intsektiboroak dira (okil handia, erregetxo bekainzuria, txepetxa, kaskabeltz txikia, amilotx mottoduna, gerri-txoria, …), eta udaberri zein udan izaten den ekoizpen ekosistemiko handia dela eta, gantz eta proteinen behar izanak urteko sasoi horretan ugariak diren intsektuak janez asetzen dituzte inolako elikagai gehigarririk gabe. Oso trebeak dira jana bilatzen! ­čÖé

Negua heltzean ordea, intsektu asko gordeta izaten dira babesean, bazka eskuragarritasuna mugatuz. Horretaz gain, basoen konposizioa, batez ere pinudien landaketa aloktono monoespezifikoak dauden inguruetan landarediaren dibertsitatea eta egiturazko dibertsitatea mugatu egiten dira, batez ere estabilitate txikiko basoak direlako, ustiatu egiten baitira. Pagotxen, ezkurren zein beste landareen hazien ekoizpena mugatuak ikusten dira, are gehiago murriztuz hegaztien bazka eskuragarritasuna neguan. Eta guzti honi gehitzen badiogu neguan argi ordu gutxiago daudela elikagaia topatzeko, eta beraz bazkatzeko aukerarik gabeko ordu gehiago (iluntasuna dela eta), elikagai gehigarriak garrantzia are handiagoa hartzen du.

Hau dela eta, biodibertsitateak jasaten duen presio antropikoa murriztearren erabiltzen dira horrelako txorien janlekuak. Neguan gantz eskari handia pairatzen dute tenperatura baxuei aurre egiteko, eta gantzetan aberatsak diren elikagai gehigarria oso gustora hartzen dute neguan zehar (haziak, intxaurrak, gatzik gabeko kakahueteak, pipa beltza, txerri seboa, …).

Gure eginkizuna da txorien bizirauteko arrakasta emendatzea, geroz eta hegazti gutxiago geratzen baitira gure artean! Duina litzateke euren habitata erabiltzen dugun bitartean, ordainetan txorien bizi baldintzak hobetzea aldi berean, ezta? ­čÖé

Amaitzeko, janlekura gerturatzen diren txori batzuen argazkiak eta egin dudan bideo bat uzten dizkizuet. Txoriei laguntzeaz gain, inguruan bizi diren animaliak behatzeko eta ikasteko aukera lortzen dugu, ondare naturala interpretatzen lagunduz eta gure kultura aberastuz aldi berean! ­čÖé

dsc_7918
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
dsc_7471
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus)
dsc_8178
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
dsc_7630
Garrapoa (Sitta europaea)
dsc_8067
Kaskabeltz handia (Parus major)
dsc_7920
Pinu kaskabeltza (Periparus ater)
dsc_8145
Kaskabeltz txikia (Poecile palustris)
dsc_7958
Eskinosoa (Garrulus glandarius)
dsc_7955
Okil handia (Dendrocopos major)

Bideoa hemen klik eginda, eta argazki gehiago hemen.

Sarrera honekin lotuta, aprobetxatzen dut zuei gogorarazteko Urdaibai Bird Center-eko nire lagunek inguruko hegaztiei laguntzeko sortu duten proposamena. Proiektu hau publiko guztiari doa zuzendua. Anima zaitez! ­čśë

Hurren arte!

Advertisements

2 thoughts on “Hegaztien janlekua neguan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s