Baso-igel jauzkaria (Rana dalmantina) araldian

Aurreko ostiralean Ander Izagirre Egaña eta biok Urduña (Bizkaia) ingurura gerturatu ginen baso-igel jauzkaria (Rana dalmantina) ikusteko asmoz. Iberiar Penintsulan espezie honen banaketa-area Euskal Herrira mugatzen da gehien, naiz eta Europa mailan nahiko hedatua dagoen.

mapa
Baso-igel jauzkariaren banaketa-area Iberiar Penintsulan. SIARE-tik ateratako informazioa, UTM 10 x10 km2 koadrikuletako presentzia datuak.

Hiru putzu bisitatu genituen animalia honekin topatzeko. Neguko garai honetan (otsaila) espezie hau araldian sartzen da, eta sakonera txikiko urmaeletara gerturatzen dira ugaltzeko asmoz. Hori dela eta, euren errulekuetara joanda pentsatu genuen espeziea ikusteko aukera asko izango genituela.

Baso-igel gorriarekin (Rana temporaria) alderatuz, espezie honek ugal fenologia ezberdina aurkezten du. R. dalmantina-ren ugalketa berantiarragoa da R. temporaria-rekin alderatuz, eta hori arrautzen garapenean ondo antzematen da. Garai honetan baso-igel gorriaren arrautzak eklosionaturik eta zapaburuak ikus ditzazkegu jada, baso-igel jauzkarien ondorengoak arrautza fasean murgildurik dauden bitartean, geruza mukilaginotsu batez babesturik eta landareetara errotuak.

DSC_8541.jpg
Baso-igel jauzkariaren arrautzak, ehundaka errute putzu bakoitzean.

Hasteko, Larrinzargo putzuak bisitatu genituen egunez, Urduña inguruan. Heldu gintzanean segituan konturatu ginen aktibitate gutxi zegoela. Arrautza asko ipinita zeuden jada gu heltzerako, eta ez genuen anplexurik ikusteko aukerarik izan.

dsc_8437
Larrinzargo hezegunea. Hidrofitoak eta helofitoak garatzen diren habitat mota honetan ugaltzen dira sarrera honetako protagonistak.

Nahiko itxura eskasa zuen ale bat topatu genuen, tripak kanpoan zituela, bizirk baina oso ahul. Tamalez ez zen sintomatologia antzekoarekin topatu genuen igel bakarra izan. Beste bi hildako agertu ziren, gorputza puztuta, epidermia nekrosatua eta tripak kanpoan zituztelarik, ondorengo argazkian ikus daitekeen bezala:

dsc_8444
Baso-igel jauzkaria (Rana dalmantina)

dsc_8412

Larrinzargo hezegunea utzi eta Gitaurritako putzura gerturatu ginen, Untzaga (Araba) herriaren inguruan. Bertan Oier Virizuela-rekin elkartu ginen, espezie honen jarraipen proiektu baterako lanean ari zela. Hemen ere baso-igel jauzkariaren arrautz asko topatu genituen, baina helduen aktibitaterik ez genuen ikusi.

dsc_8498
Gitaurritako hezegunea

Putzu honen inguruan bi anfibio espezieekin topo egin genuen, ondoren argazkietan erakusten dizkizuet:

dsc_8477
Txantxikua (Alytes obstetricans)
DSC_8493.jpg
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)

Eguzkia ezkutatzen ari zela, tokiz mugitu eta azken hezegunera gerturatu ginen, Bigandiko putzura, Uzkiano (Araba) herritik gertu. Berez bi putzu bisitatu genituen leku honetan. Bata Bigandiko pinudian eta bestea pinuditik kanpo dagoena. Putzu hauetan Baso-igel jauzkariak ikusi genituen ere. Ondoren uzten dizkizuet argazki batzuk:

dsc_8512
Baso-igel jauzkaria (Rana dalmantina)

dsc_8520

dsc_8531
Ar bat, anplexuan emeari eusteko irtetzen zaizkion maskorrak ikusten zaizkiolarik eskuetan.

dsc_8554

Hemen azpian pinudiko pista bateko ildo batean topaturiko ale baten argazkia uzten dizuet. Atzeko eskuineko hanka apurtua zuen eta burua apur bat zanpatua zuen, hau ere bizirik. Abereak zebiltzan gertu eta baliteke zapaldua izandako igel bat zela.

dsc_8537

Ez genuen egunik hoberena aukeratu baso igel-jauzkariaren araldia ikusteko, baino ale batzuk ikusteko aukera izan genuen :). Txango honetan oso argi geratu zitzaigun horrelako errulekuak kontserbatzea garrantzi bizikoa dela espezie honen fragmentazioa murriztu eta espeziea orokorrean kontserbatzeko. Batez ere gizakiak landa aprobetxamenduaren intentstatea emendatzen duen lekuetan, non hezeguneak desagertzeko arriskuan dauden habitaten eraldaketen ondorioz. Mugikortasun txikiko animaliak dira, eta beraz euren permeabilitatea hobetzea, hezegununeen errestaurazioekin batera izango da etorkizuneko erronka populazioen bideragarritasuna bermatzeko.

Azkenik, baso-igel jauzkaria baso-igel gorritik ezberdintzatzeko aurkezten dituen ezaugarri batzuk laburtuko dizkizuet, besteak beste. Igel arreak bereizten ikasten hasteko irizpide batzuk dira. Hori bai, mendian aldakortasun handiak topa daitezke ale batetik bestera, baina orokorrean:

  • Tinpanoa begiaren tamainarekin alderatuz oso handia du, eta begitik oso hurbil kokatzen da.
  • Atzeko hankak orokorrean luzeagoak ditu.
  • Eztarriko ingurua kolore zuriz agertzen da. Baso-igel gorriaren kasuan arre koloreko orbainak agertzen dira.
  • Muturraren punta zorrotzagoa du.
  • Gerri eta iztarren barnealdeak horixka kolorea hartzen du.

Informazio honekin, baso-igel jauzkaria topatzen landa-saio eta experientzia polit bat izateko beste informazio daukazute 🙂

Besterik gabe, ondo izan eta hurren arte!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s