Naturari buruzko dokumentala Seguran

Martxoaren 22-an Ander Izagirre, Haritz Arrieta eta neu Segurako Kultur Etxean izango gara, pasa zen udan Pirinioetan filmatu genuen dokumentala publiko orokorrari eskeintzeko prest. Ekintza hau Udaberriko Lore eta Landareen XVII. Azokaren egitarauaren barnean kokatzen da.

Pasa zen urteko azaroan Elgoibarren izan ginen dokumentala estrenatuz, Morkaiko Mendizale Elkarteak urtero antolatzen duen mendi emanaldien zikloaren barnean. Bertan harrera oso ona izan genuen, eta esperientzia berriro partekatzea pentsatu dugu zuekin, kasu honetan neure jaioterrian! 🙂

Paisaia ederrak, animaliak eta umorea nahasten dituen filma aurkeztuko dizuegu bertara gerturatzen zaretenei. Azpian uzten dizuet produkzioaren sinopsia:

“Mendiak aisialdi anitzeko aukerak eskaintzen dizkigu eta hirukote honek modu berezian egiten du gainera, animalien behaketa eta dokumentazioarekin. Pasa zen udan Pirinioetako bazterrak miatzen jardun zuten, intereseko espezie singular batzuk grabatuz. Ukitu umoretsu batekin, mendikate ezagun honek altxor biologiko miresgarriak ezkutatzen dituela eta hauen bila nola aritu ziren erakutsiko digute.”

Amaitzeko, dokumentala ikustera etortzen zaretenon artean ZOZKETA bat egingo da, Urdaibai Bird Center bisitatzeko sarrera arruntak alegia, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean. Bertako gidariak apartak dira, goiz pasa joateko plan bikaina izanik hegaztien munduan murgildu eta interpretatzeko, gaian profesionalak eta adituak direnen laguntzaz :).

Besterik gabe, laster arte eta ondo izan!

posterra_emanaldia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s