Izki: okil ertainaren gordailu

Pasa zen zapatuan, Haritzalde Naturzale Elkarteak antolaturiko irteeran parte hartu nuen, Isaac eta Xabi biologo eta adiskideekin batera. Izkiko Parke Naturalera gerturatu ginen txoriak ikusteko helburu nagusiaz, baino anfibio eta narrasti espezie batzuk behatzeko aukera izan genuen.

DSC_8965
Irteeran parte hartu genuen naturzaleen talde-argazkia.

Izkin kontserbatzen dira Euskal Herriko amezti ederrenetarikoak. Quercus pyrenaica-ren baso marzeszente hauek iraganean gizakiaren aprobetxamenduaren aztarna gisa nahiko baso-egitura homogeneoa eratzen dute. Baino egitura ez ezik, biodibertsitatearen osagai diren harribitxien gordailu ere badira baso hostogalkor hauek. Hori dela eta, okil ertaina (Dendrocopos medius), bechstein saguzarra (Myostis bechsteinii) eta baso-igel jauzlaria (Rana dalmantina) bezalako interes bereziko espezieak babesteko, eta etorkizunean espezie hauen presentzia bermatzeko LIFE+PRO IZKI proiektua martxan jarri zen, batez ere espezie hauen habitata hobetzeko asmoz.

Hau jakinik, asko motibatzen ninduen irteera honen planteamendua, baita ikusteko helburu ziren espezieak ere. Hori dela eta, kotxea hartu eta Seguratik Izkira argazki kamera eta prismatikoak gañean eramanda!

Izkiko golf zelaiko parkinean geunden geratuta. Irteeraren nondik norako azalpen orokor batzuk eman zizkigun Xabier Rubio biologoak, eta ondoren irteerari ekin genion.

Hasteko hezegune bat bisitatu genuen. Oso hegazti espezie gutxi zeuden bertan: Basahatea, murgilari mottoduna, kopetazuria… eta musker berde bat ere agertu zitzaigun, urteko lehelena!

Ondoren bai, ameztira sartu ginen. Bertan Erreserba Integrala inguratzen zuen bide batetik gindoazen basoko hegazti pilla ikus eta entzunez: gerri-txoriak, garrapoak, erregetxoak, txontak, garastarroa, zapelatza… eta bapatean zuhaitz-igel arrunt hau agertu zitzaigun 🙂

DSC_8881
Zuhaitz-igel arrunta (Hyla molleri)

Zuhaitz igela utzi eta aurrera jarraitu genuen. Kasu honetan zortea izan genuen, hortik gutxira Izkiko harribitxi bat agertu baitzizaigun. Bertan territorio bat defendatzen ari zela, guregandik oso gertu zegoen zuhaitz batean jarri zen. Nire kamararekin oso ondo harrapatzen nuen, eta botoia sakatzeari ekin nion. Bai, okil ertaina nuen nire kameraren bisorean lehenengo aldiz! une ikaragarria izan zen, emozio handi eta bereziz beterikoa :). Ondoren argazki batzuk uzten dizkizuet.

DSC_8933
Okil ertaina (Dendrocopos medius)

DSC_8916DSC_8923DSC_8918

Okil espezie ezberdinen perkusio saioa entzun genuen ibilbide guztian zehar. Ugal sasoian bete-betean sartuta, okilek zuhatzean erredobleak eginez diraute garai honetan, bikotekidearen atentzioa deitzeko asmoz. Esan beharra dago Izkin Iberiar Penintsulako okil espezie guztiak agertzen direla, bat izan ezik: okil gibelnabarra.

DSC_8943
Izkiko Parke Naturalean Erreserba Osoa, egoerako ekologiko optimoena lortzeko helburuaz.

Itzuleran gabirai bat ikusi genuen, eta baita ondoren uzten dizuedan baso-igel jauzlari eder hau ere:

DSC_8944
Baso-igel jauzlaria (Rana dalmantina)

Anfibio festa ondoren erakusten dizuedan argazki honekin amaitu zen: apo arrunt ar eta emea anplexuan! 🙂

DSC_8973
Apo arrunta (Bufo spinosus) anplexuan

Azkenik, eskerrak eman nahi nizkioke Haritzalde Naturzale Elkarteari, natura gogo eta borondate handiarekin irakasteko prestutasuna izateagatik, eta naturzaleoi asko erakartzen gaituen landa irteera zoragarri hau antolatzearren.

Besterik gabe, ondo segi!

Advertisements

One thought on “Izki: okil ertainaren gordailu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s