Harkaitz-txoria (Trichodroma muraria) Aitzuloko leizean, Araotzen.

Gaur Araotz inguruan ibili naiz inguruko parajeak ezagutzen, eta Aitzuloko koba bisitatzera gerturatu naiz. PR-GI-102 mendi bidea hartu dut Araotzeko auzoan (Gipuzkoa), eta bertan mendiruntz abiatu naiz. Oso ibilbide lasaia da, landagune eta pinudi orbainez osatua. Otadiak ere aurki ditzazkegu, eta bertan ari ziren kantuan tuntun arruntak, negu txirtak, txirriskilak, kaskabeltzak eta beste hainbat txori.

Ibilbidean aurrera egin ahala bat batean Aitzuloko kobarekin topatzen gara. Momenturarte ez da igertzen leizerik agertuko denik bertara heldu arte. Inguru guztia kareharriaz inguratua dago, eta uraren modelatzearen ondorioz egitura karstiko ederrak eskeintzen dizkigu paisaiak. Urak berak eraiki zuen bere garaian Aitzuloko koba kareharria disolbatuz joan ahala, eta gaur egun bertaraino heldu gaitezke, baita sartu ere.

IMG_4496
Ni Aitzuloko kobaren sarreretako batean

Tentazioari ezin eutsiz, leizearen barrualdea esploratzeari ekin diot. Arroka meteorizatuak milagro handiz eusten ditu leizezuloko aldapa gogorrak. Bertatik sai arreak ikusten nituen oso gertu, Aitzuloko begitik, baita belatxinga mokogorriak ere. horietako batean, kobaren horman bizidun bat mugitzen ikusi dut. Prismatikoak hartu eta aiba! harkaitz-txoria!

Espezie hau erabat lotuta dago harkaitzetako habitatera. Espezie menditarra da, neguan migrazio altitudinal laburrak eginez goimendiko baldintza gogorretik ihes egin nahian. Hori dela eta, Euskal Herrian neguan agertzen da gure mendietan. Iberiar Penintsulan ez da oso ondo ezagutzen espezie honen bilakaera, behatzeko zaila baita, batez ere ez delako oso espezie ugaria eta guretzako habitat zailetan bizi delako. Hori dela eta da interes bizikoa.

Emozio handiko momentu honetan, argazkia nahi nuen, eta konturatu naizean argazki kamera etxean utzi dudala bajoi itzela… baino naturaren argazkilari on batek bezala, legeak dio kamera etxean uzten dugunean interes bereziko bizidunak agertzen direla, eta gaur ere bete da! Gauzak horrela, segapotoaren objetiboa prismatikoaren lente parean ipini eta nolabait ondoren uzten dizkizuedan argazkiak ateratzea lortu dut. Ez dira kristonak, baino animalia antzeman daiteke! ūüôā

IMG_4502
Harkaitz-txoria (Trichodroma muraria)

IMG_4506IMG_4507

Azkenik, bideoa ere egin diot eta azpiko estekan uzten dizuet. Nire hurrengo erronka: pultsoa hobetzea! ūüėČ

Ondo segi!

Advertisements

One thought on “Harkaitz-txoria (Trichodroma muraria) Aitzuloko leizean, Araotzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s