Udaberriaren etorrera eta narrastien esnatzea

Azken astean narrastien aktibitate handia somatu dut Euskal Herriko puntu ezberdinetan. Epeltasunaren etorrerak odol hotzeko animaliak aktibatu ditu, eta hauek elikatzeko eta ugaltzeko bikote bila mugitzen hasi dira.

Azkeneko zazpi egunetan suge batzuekin topo egin dut, eta hauek dokumentatu nituelarik sarrera hau egiteko aprobetxatzen dut 🙂

Lehenengo ofidioa suge gorbataduna izan zen, pasa zen astelehenean topatua, Seguran. Espezie hau oso arrunta da gure inguruan, batez ere hezeguneetan eta hezegunetatik hurbil dauden landaguneetan. Oso suge lasaia da, ez du hainka egiteko borondaterik erakusten, baina baditu predatzaileak uxatzeko hainbat mekanismo oso bitxiak, eta jarraian kontatuko dizkizuedanak.

Mehatxaturik sentitzean, kloakan kokatzen den guruin batetik usain nazkagarridun konposatu likidotsu bat askatzen du. Hau ez da pozoitsua, baina usain oso gogorra dauka eta bere ondotik aldentzeko gogoa ematen du… Bafakadak ere botatzen ditu, narinetatik haizea botaz. Baina guztietan bitxienak bere aktore dotazioak ematen dio. Izan ere, suge espezie honek hildakoarena egiteko gaitasuna dauka, mingaina kanpora ateraz, benetan zendutako itxura eginez. Giza osasunean kalterik eragiteko gaitasunik ez duen animalia miresgarria da hau 🙂

Suge gorbataduna (Natrix astreptophora)

Hurrengo sugearekin pasa zen ostiralean topatu nintzen, Oñatiko Araotzeko auzotik gertu. Kasu honetan ere suge gorbatadun bat topatu nuen. Baina sekulako berezitasuna zuen alea zen: guztiz beltza, melanikoa! Espezie hau heldutasunean nahiko argia den arren, gutxi batzuek pigmentazio ilun hau pairatzen dute. Ez dira horrelakoak egunero ikusten!

Suge gorbatadun melanikoa (Natrix astreptophora)

Azkenik, pasa zen zapatuan Badaiako mendilerrora gerturatu nintzen, leku interesgarria narrastiak ikusteko. Bertan gardatxo batzuk ikusteko aukera izan nuen, jada klima mediterranearra baita ia. Gardatxoetaz gain, hurrengo argazkietan uzten dizuedan suge espezie hau ere behatzeko aukera izan nuen: aspid sugegorri gaztetxo bat!

Aspid sugegorria (Vipera aspis)

Sugegorri espezie guztiak dira pozoitsuak Euskal Herrian, eta hiltzeko gaitasunik ez duten arren (osasun makala dugunean salbu) bakean utzi behar ditugu, ezagutzarik ez badugu susto galanta hartu genezake eta! Honen pozoiak ehunak degradatzeko gaitasuna du, baina soilik hiltzeko arriskuan ikusten direnean inokulatzen dute pozoia, energetikoki oso garestia suposatzen baitu pozoi mota hau ekoiztea, eta ezin dute alperrik gastatzen ibili.

Azkenik, opari bezela musker berde batzuk ere uzten dizkizuet, termoerregulatzen egoten dira egun hauetan eguzkipean, eta nahiko erraz ikusten dira eguteran dauden larre eta sastrakadi ertzeetan atentzioz erreparatzen badiegu :). Euskal herriko muskerretaz gehiago jakiteko erreparatu ondorengo sarrera honi.

Musker berdea (Lacerta bilineata)

Besterik gabe, disfrutatu asko udaberri honetan narrastietaz. Zalantzarik izan ezkero ipini harremanetan aditu batekin. Ez hil animalia hauek ordea, ikusitakoan utzi bakean, lasai asko joango dira eta. Mikrougaztunen izurriteen aurkako erremediorik eraginkorrenak dira, besteak beste!

Ondo segi!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s