Oñatin naturzale txangoa

Pasa zen asteazkenean Oñatiko Araotz auzoan batu ginen 5 naturzale egun osorako, naturaren elementu ezberdinak interpretatuz eta udaberriko egun eguzkitsu batekin ondo pasatzeko eta ikasten jarraitzeko asmoz! 🙂

IMG_5427_2
Taldeko argazkia. Atzeko filan, ezkerretik eskuinera: Ander Izagirre, Egoitz Alkorta eta Iñaki Sanz. Lehenengo filan, ezkerretik eskuinera: Iker Novoa eta ni.

Irteera honek helburu nahiko finko bat zeukan, eta agertu ahal zen edozein biziduneri arreta ipintzeko ahalegina egin bagenuen ere, nahiko erne ibili ginen gardatxoaren (Timon lepidus) bila.

Pasa zen astean Ibai Ugartek (Oñati) gardatxo gazte bat behatzeko aukera izan zuen inguru honetan. Espezie hau klima mediterranearraren eraginpean dauden eskualdetan nahiko hedatua dagoen arren, bere banaketa-area Gipuzkoan ez da oso ezaguna, ez eta arrunta ere. Oñatiko puntu batzuetan, ordea, izaera mediterranearra duten landare espezie batzuk klima honen alderdi bateko eragina ebidentzia dezakete, gardatxoaren presentzia ahalbideraziz.

Hainbat faktore izan daitezkeelarik aurkikuntza honen atzetik, geure helburua ugaltzeko gaitasuna zuen helduren bat topatzea zen, eta bide batez Oñatiko gardatxo populazioa konfirmatzea.

Kotxeak Araotzen utzi eta laster ikusi genuen aurreneko herpeto espeziea. Kasu honetan bi txantxiku, batek arrautzak zeramatzala atzeko hanketan errotuta.

DSC_0312
Txantxikua (Alytes obstetricans)

Hainbat sugandila arre ikusi eta eztabaidatu ondoren, atseden apur bat hartzeko ondo etorri zitzaigun ondorengo espeziea topatzea: hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica). Oso diseinu eta patroi berezia zeukan, izugarri ale polita! 🙂

Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica)

Sugea bere lekuan utzi eta aurrera jarraitu genuen, otadi batean murgilduz. Bertan, bat batean schreiber muskerra agertu zitzaigun, baita erbi europear bat ere! azken honi argazkirik atera ez bagenion ere, muskerrarekin entretenimendu apur bat izan genuen 🙂

Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi). Ikusmin handia sortu zuen xD

Muskerra begi bistaz galtzean bideari ekin genion. Kasu honetan Aitzulo aldera gerturatu ginen. Bertan, saroi bateko harrizko horma bat miatu eta harri baten azpian Iberiar Penintsula iparraldeko eskualde epeletan bizi den espezie arrunt zein bitxi bat topatu genuen: eskulapio suge bat!

Eskulapio sugea (Zamenis longissimus)

Eskulapioari argazki batzuk bota eta hor amaitu zen nire eguna, poz-pozik eta guztiz asetuta Segurara itzuli beharra izan nuen beste adiskideak baino garaizago. Hala ere, menditik jaisten hasi eta ziraun batekin topo egiteko aukera izan nuen eguneko inbentarioa amaitu aurretik, baita uhandre palmatu batzuk aska batean :).

IMG_5463_2
Zirauna (Anguis fragilis)

Ni falta nintzen momentu horretan agertu zen gardatxoa, bitxozale legeari jarraituz! Hobeto esanda, hiru gardatxo ikusteko aukera izan zuten, horietako bi helduak zirelarik, izugarri notizi aberasgarria. Ondoren Ander Izagirrek atera zuen argazki hau uzten dizuet beheran. Klima aldaketa? habitaten transformazioa? Nork daki zeintzuk izan daitezkeen espezie honen presentziaren kausak Oñatin, baino konfirmatua geratzen da, Gipuzkoan gardatxoa daukagu, eta beraz Euskal Herriko hiru musker espezieak! 🙂

IMG_5524_2
Gardatxoa (Timon lepidus)

Ondo segi!!

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s