Urubia (Strix aluco), gaueko isiltasuna apurtzen aditua

Iepa!

Duela pare bat urte Segurako aterpetxean urubi bikote batek egin zuen kabia, eta bertara gerturatu nintzen egun batzuetan eduki grafikoen bila, baita txiten garapenari jarraipena egiteko asmoz. Disko gogorrean ahaztuta nituen egun horietako argazki zein bideo batzuk, eta dokumentu hauek berreskuratzeaz gain sarrera berri bat egiten dut zeuei espezie eder hau gerturarazteko :).

Urubia (Strix aluco) ohitura gautarreko hegazti harrapakaria da. Gipuzkoan, eta oro har Euskal Herrian oso hedatua dagoen espeziea da. Hontzik arruntena da behintzat Goierri inguruan, hontz zuriarekin (Tyto alba) batera. Gizakiaren presio adaptatiboa gaindituz hainbat habitat ezberdinetan aurkitu dezakegu, baita eraikin antropikoetatik gertu ere (Segurako aterpetxea, esaterako). Baina batez ere baso helduetan sentitzen da erosoen, bai bertako baso hostogalkorretan zein landaketetan ere.

Egunez zuhaitzean geldirik ematen dute orduak, baina ez da batere samurra espezie hau basoan behatzea. Mugitzen ez bada ere, bere lumen kolorazio kriptikoak ingurunearekin mimetizatzeko sekulako ahalmena ematen dio, eta horrek asko zailtzen du bere identifikazioa. Hori artelana!

Urubi heldua (Strix aluco)

Animalia hau oso trebea da mikrougaztunez elikatzen (saguak, satitsuak, …), eta ugaltze sasoian mikrougaztun asko ehizatzen dute txitek bazkatzeko. Esaterako, saguen izurriteak kontrolatzeko izugarrizko herramienta baliotsua da gizakiontzat, eta ez dugu behar bezain beste ustiatzen kontrol biologikorako espezie honek duen gaitasuna!

Urubien txitak

Oso kantu berezkoa du, ia nahastezina, urte guztian zehar entzun daitekeena. Dezenteko territoriala da. Aktibitaterik handiena gauez izaten duen arren, egunez kantuan entzutea posible da. Sasoi honetan, esaterako, eguneko edozein momentuan entzuteko aukera izan dezakegu.

Bere kantu berezia dela eta, izaera gautarra duela kontuan hartuta baita ere, mito faltsu askoren biktima izan da hainbat kultura ezberdinetan, zorte txarrarekin zein heriotzarekin erlazionatuz kasu batzuetan. Errealitate horretatik urrun, bere nitxo ekologiko berezi hau ustiatzeko jasan dituen adaptazio ebolutibo harrigarridun hegazti lirain bat da, ekosisteman bere lana egiten jarraitzen duena, eboluzioan zehar egiten aritu denari jarraipena emanez. Zorionekoak gara Goierrin urubia geure basoetan abesten edukitzeaz!

Bideo hau uzten dizuet azpian, apur bat gehiago disfruta dezazuen harrapakari honekin. Ea bere kantua ikasten duzuen, eta ea mendian zaudetenean bere presentziaz beldurtzetik disfrutatzera igarotzen zareten, neuk egiten dudan moduan 🙂

Ondo segi!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s