Larrako azken basoilarrak: bizitza guztirako oroitzapena

Gaur gauean idaztera behartu naiz Pirinioetatik itzuli bezain laster, gaurko eguna gogoratzearren aurrerantzean. Izan ere, gaur goizeko 10:15h inguruan amets bat egi bilakatzen zen niretzako: Larrako erreserba naturalean murgilduta basoilar eme bat gurutzatu zait nire ibilbidean, zehazki Pirinioetako azpiespeziea (Tetrao urogallus aquitanicus). Asimilatzea kostatu zaidan arren, Larrako azken basoilarretako batekin egin dut topo. Nork daki berriro gertatuko den, momentu izugarri hunkigarria izan da…

Espezie honen bilakaera Iberiar Penintsulan ez da batere esperantzagarria, krisi handia pairatzen ari da demografikoki. Azken 30 urteetan %70-ean murriztu dira populazioak. 2005. urtean, azken zentso nazionalean bakarrik 2 ar eta erakusleku 1 aktiboan zenbatu ziren Larrako Erreserba Naturalean. Esaterako, 1989. urtean 3 erakusleku eta 10 ar zeuden.

Datu nahiko eskasak diren arren, azken 30 urteetan espezie honekiko pertsekuzioak murriztu dira eta gizakia bertara heltzeko oso leku zailean bizi direnez, 10-20 aleetako populazioa mantendu ahal izan da bertan. Baina berriro diot, azken 12 urteetan zehar ez dakigu zein tendentzia demografiko izan duen Euskal Herriko basoilarrek, eta beraz ezer gutxi esan daiteke. Nahitaezkoa da basoilarra bizi den komunitate autonomoetan espezie honen kontserbazio planak martxan jartzea, eta horrek zentso orokor bat egitea eskatzen du, eta eskatzen diot nik ere administrazioari.

Egoera kritikoa bada ere, gaurkoan bizi izan dudan esperientziak oraindik Larran basoilarrak bizi direla zihurta dezaket.

Goizen goiz (7:30h inguru) Larrako karst-a ezagutzera murgildu naiz. Nire helburua animaliak ikustea zen, hegaztiak batez ere. Hortaz, kamera eskuan argazkiak ateratzen ibili naiz.

Hasieran pagadi-izeidi eder batetik igaro naiz, oso bide basatia eta itxia, ibiltzeko zaila, baina pena handia merezi du bertatik igarotzea. Pagadi-izeidia 1600 metroko altueran amaitzen da gutxi gora behera, eta ondoren mendi pinuko (Pinus uncinata) basoa hasten da, taiga itxurakoa. Basoa eta kareharrizko karst motatako paisaia, habitat konbinazio fina basoilarrentzat.

IMG_5164
Basoilarren habitat tipikoa Nafarroako Pirinioetan. Larrako Erreserba Naturala.

Oinez irten eta 2:50h beranduago ordea, nire ibilbide berdinean zegoen basoilar eme bat hegaz irten da nigandik 20 metro eskasera. Nik ez dut ikusi hegal kolpeak ematen hasi den arte, indar handiz aireratu da saltorik eman gabe, eta hegal kolpeen zarata izugarria zen. Tamaina handiko eper hau, kolore arreduna (batez ere papar aldean) nire gainetik pasa da metro gutxira. Begi gaineko bekain gorria ere nabarmen ikus zitekeen.

IMG_5165
Borobil gorrian basoilarra hegaz irten deneko lekua.

Hegaz zioanean begi bistaz jarraitu diot, baina lurreratzen zen momentuan galdu egin dut… Hala ere, oilarrek egiten duten antzeko zaratak egiten hasi da, eta zarata horiek jarraitu baditut ere, ez dut lortu berriro basoilarra ikustea. Berdina gertatu zait aurrerago, ikusi gabe beste eme bat entzun dut zarata berdina egiten. Honen zaratak jarraituz ere ezin izan dut ikusi… gerturatzen nijoan heinean isiltzen ziren, auskalo zein zuloetan zeuden sartuta.

Laburbilduz, basoilar eme 1 ikusita eta beste baten susmoa. Ez da marka txarra, jakinda espezie honek bizi duen krisia Iberiar Penintsulan.

Oraingo sarrera honetan ezin izan dizkizuet argazkirik erakutsi, eta hori dela eta jarraian pare bat irudi uzten dizkizuet espezie hau nolakoa den ikasteko. Batzuetan animaliak horren azkar irten eta gordetzen dira, ez duela denbora fisikorik ematen kamera prest jarri eta botoia sakatzeko. Bitxozale testuinguru honetan nahiko arrunta den egoera da. Gainera, legeak dio kamera mendira eramaten ahazten dugunean orduan agertzen direla harribitxiak 🙂

Basoilarra (Tetrao urogallus)

Hurrengo sarreran bai, animalien argazkiak ekarriko dizkizuet!

Ordurarte ondo izan!

 

Advertisements

One thought on “Larrako azken basoilarrak: bizitza guztirako oroitzapena

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s