Hegazti alpetarren bila Zurizako bailaran, Nafarroako Pirinioak

Aurreko sarreran basoilarraren esperientzia kontatu nizuen Larrako Errserba Naturalean. Esperientzia hori bizi baino egun bat lehenago ordea Zurizako bailaran aritu nintzan bitxo bila, eztai subalpetarreko belardietan barrena, jada loratzen hasiak zirela!

18301826_1033147890152590_632235164610384961_n
Neu larre subalpetarretan barrena. Elurra urtzea udaberriaren etorreraren seinale izaten da bertako lurzoruan errotzen diren landareentzat. Pirinioetan garai faboragarriak irauten duen denbora laburrean landareak loratze eztanda egiten dute.

Euskaldun asko mugitzen gara Pirinioetako bailara honetan, eta mendietaz jakiteaz gain bertan mugitzen diren hegaztietaz jakiteak ere geure jakinduria aberasteko balio diezaguke :).

Goi mendian ibiltzen diren hegaztiak (harrapari eta sarraskijaleak salbu) behatzea izan zen nire helburua, eta ondoren erakutsiko dizkizuet horietako batzuk.

  • Mendi txirta (Anthus spinoletta)

Eremu zabalak gustatzen zaizkion espezie bat da, landaredia zerratu batetik ihesik. Goi mendiko larreetara oso lotua dago, eta bertan ugaltzen dira. Negua heltzea, migrazio altitudinalak egiten dituzte, altitude baxuegoetako bailaretara mugituz, eta batez ere hezeguneetan babestuz neguan (urmaelak, aintzirak, presa zein ibai inguruetan).

Mendi txirta
Mendi txirta (Anthus spinoletta)
  • Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Espezie hau oso habitat dibertsoetara moldatu da, eta hein zabal batean bizi da, eskaera ekologiko malguak izanik. Esaterako, harkaitz-arteetan, kostaldeko dunetan, larreetan, goi mendian, … topa dezakegu. Espezie honen berezitasuna migratzailea dela da. Saharako basamortua zeharkatzeko ahalmena dute negua leku oparoagoetan igarotzeko.

Buztanzuri arrunta
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)

Agian aurkezten dizkizuedan hegaztietatik konfiatuena da, gizakiaren presentzia nahiko ondo toleratzen duena. Eski estazioetan, goi mendiko aterpeetan, mendien gailurretan… jendea pilatzen den tokietara maiz gerturatzen dira. Kantu irmo eta bereizgarria du :).

Justu oso gertu tuntun arruntak zebiltzan, bere gertuko lehengusu bat, filogenetikoki oso gertu dagoena. Bien argazkiak uzten dizkizuet jarraian konparaketarako.

Mendi tuntuna (Prunella collaris)

tuntun arrunta
Tuntun arrunta (Prunella modularis)
  • Mendi txirriskila (Carduelis citrinella)

Trantsizio-guneetako espeziea da. Pirinioetan, pagadi-izeidiak zein mendi pinuen basoak amaitzean edo amaitzear dauden inguruetan aurki dezakegu. Hauek graniboroak dira, batez ere zuhaitz zein landare belarkaren haziak jaten dituzte.

Mendi txirriskila (Carduelis citrinella)

  • Berdantza horia (Emberiza citrinella)

Espezie hau ere habitat anitzetan topa dezakegu, baina orokorrean klima epelari loturiko eskualdeetan. Pirinioetan goi mendiko larreetan eta isasti zein txilardietan ikusi izan ditut nik.

Berdantza horia
Berdantza horia (Emberiza citrinella)

Azkenik, goi mendian aurki daitezkeen bi txori, ez nituenak ikusi baina beste sarrera batzuetan aipatu nituenak uzten dizkizuet jarraian. Eurak elur txonta eta arkaitz-txoria dira :).

Eta orain bai amaitzeko, nola ez anfibio eta narrastiren bat ikusteko ahalegina egin nuenez, ondoren uzten dizkizuet gehien ikusi nituenak. Haueri dedikatuko diet sarrera bana, baino tokatzen zaien momentuan:

Txantxikua
Txantxikua (Alytes obstetricans)
Iparraldeko suge leuna
Iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca)

Besterik gabe, mila esker eta laster arte!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s