Larra eta Alanoak 1.go zatia: Larrako karst-a

Aurreko astean Ibai Zubizarreta eta ni Nafarroako Pirinioetara gerturatu ginen, batez ere hegaztiak behatzeko intentzioarekin! Eta hemengo sarreran ikusitako espezie guztien artetik, behaketa bitxienak azpimarratuko dizkizuet. Bitxienak diodanean espezie guztien artetik ugarienak ez direnak dira.

Lehenengo egunean Larrako karst-era gerturatu ginen. Autoa abandonatutako Larrako aterpearen aparkalekuan utzi eta GR12-a hartu genuen. Aterpe inguruan buztanzuri arruntak (Oenanthe oenanthe) eta mendi txirtak (Anthus spinoletta) zebiltzan zelatan. Ibilbideko lehenengo zatian pagadi-izeidi nahiko dentso bat gurutzatu genuen. Egiturazko konplexutasun handiko baso eder bat da. Otsalizar (Sorbus aucuparia) ugariz hornitua gainera. Benetan pena merezi duen ibilbidea da zalantzarik gabe!

Pagadia amaitu eta goi mendiko pinuen (Pinus uncinata) basoak agertzen hasi ziren, taiga motatako landare formazioa, ipar-ipuru (Juniperus communis subs. alpina) eta otsapagoez (Rhamnus alpina) lagunduz, beste hainbat landare belarkarekin batera. Une honetan gauza interesgarri jartzen hasi zen. Izan ere, bertan gogo handiz bila gebiltzan espezie bat agertu zitzaigun: zozo paparzuria 🙂

Zozo paparzuria (Turdus torquatus)

Irteerako helburuetako bat topatuta jada, bidean aurrera egin genuen. Une honetatik aurrera mendi txirriskilak (Carduelis citrinella) joan ziren nagusitzen erabat, oso dentsitate altuetan ikusi genituen. Horietako batean, apur bat deskantsatzeko geratu ginen eta garastarro (Turdus viscivorus) bati begira gebiltzala arrano beltza (Aquila chrysaetos) agertu zen!! oso hurrun, baina prismatikoekin momentua asko gozatu genuen! 🙂

DSC_4166 como objeto inteligente-1
Mendiko pinuak (Pinus uncinata) lurzoru urriko substratu kalkareoetan nolabait garatzeaz gain, hazkuntza-forma oso bitxiak har dezakete.

Eguneko azkenengo harribitxia mokoker (Loxia curvirostra) familia bat izan zen. Euskal Herrian ez bada oso ugaria ere, Nafarroako inguru honetan nahiko arrunta den hegazti espezie bat da. Ez genuen uste  horrenbeste ibili beharko ginatekenik ale batzuk ikusteko!

Mokokerra (L. curvirostra)

Azkenik, pare bat sarrioek (Rupicapra rupicapra) trebetasun erakustaldi bat egin zuten gure muturren aurrean: sekulako malda zuen pareta bat, geuk sokarik gabe nekez jaitsi dezakeguna jaitsi zuten eta konturatu orduko gugandik 500 metrora zeuden! Miresgarriak dira, nolako abilezia! Erabat moldatua dute euren anatomia habitat mota hau ustiatzeko. Espezie honek blogeko sarrera bat merezi du, eta aurrerago eskeiniko diot, bai horixe!

Sarrioa (R. rupicapra)

Insoleko lepora (2027 m) heldu eta buelta egin genuen leku beretik. Eguzkiak eta beroak ez gintuen utzi behaketa-esfortzu handiagorik egiten. Bertan poste bat zegoen, Hiru Errege Maila (2443 m), Ukerdi (2255 m) eta Lescun-erako bideak adierazten zituelarik. Bueltan hiru ugatz (Gypaetus barbatus) behatzeko aukera izan genuen!

Guztira ia 20 km ibili eta gero, gustora Isabara lo egitera, aurretik garagardo fresko batzuk eran eta gero 😉

Hurren arte!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s