Intsektu saproxilikoak: arkanbelea (Lucanus cervus)

Larrako bidaiaren 2. zatia osatzen nabilen bitartean, egun hauetan herri inguruetan zein mendian ikus dezakegun intsektu eder bateri argazkiak ateratzeko aukera diot, eta sarrera express bat dedikatzea pentsatu diot :).

Hasteko, intsektu saproxiliko bat zer den eta animalia hauek ekosisteman zein garrantzia duten azpimarratu behar da.

DSC_4706
Arkanbele ar heldua (Lucanus cervus)

Saproxiliko hitzak materia organiko hila asimilatzen duten organismoei egiten die erreferentzia, bizi zikloaren une konkreturen batean behintzat. Kakalardo espezie asko espezializatu dira materia organiko mota hau prozesatzen, basoetako zuhaitzen biomasa deskonposatzea ahalbideratuz. Talde funtzional hau oso garrantzitsua da baso ekosisteman, mantenugaien birziklapena burutzen baitute, berriro emankortasuna emendatu eta aukera berriak emanez datozen belaunaldiei. Baso baten kalitatearen bioindikatzaile finak dira.

DSC_4655

Azken urteetako basogintza ereduak ez du batere lagundu espezie hauen kontserbazioan. Biomasa hila basotik atera da, egiturazko dibertsitate eta deskonposizio maila ezberdineko basoak desegituratu, suntsitu eta fragmentatu egin dira. Hori dela eta espezie hauek gainberan daude gaur egun. Egoera hau hobetzearren Europa mailako legislazioan jada intsektu talde funtzional hauetako hainbat ordezkari babestuta daude.

DSC_4731

Gaurko protagonista, arkanbelea, horietako intsektu kakalardo bat da, 92/43/EB Habitat Aztertarauak babestua. Euskal Herriko baso hosto galkorretan bizi da, zuhaitz espezie ezberdinen egur hilaz elikatuz. Ilunabarrean aktibatzen dira gehien, baina egunaz ere ikus daitezke. Esaterako, nik egunaz topatu nuen erakusten dizuedan ale hau. Tamaina handia duelako, eta ar helduek  barailak exageratuki handituak dituztelako dira horren ezagunak!

DSC_4701

Azkenik, basoetako biomasa hila emendatu eta espezie hauen presentzia bermatzeko asmoz azken urteetan burutu den interbentzio baten esteka uzten dizuet adibide gisa, zeuek ideia bat egitearren zer nolako neurriak hartzen diren. Horretarako klikatu hemen.

Mila esker eta ondo segi!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s