Larra eta Alanoak 2. zatia: Hachar de Alano

Ibai Zubizarreta-rekin egin nuen bi eguneko txangoaren azken egunean Hachar de Alano (2078 m) tontorrera igo ginen, Alano mendilerroaren bihotzean, Zurizako bailaran. Bertan hegazti alpetarrak ikustea zen gure helburua. Txori dezente ikusi geituen arren, guztiei ezin argazkirik ateratzea lortu, eta batzuk bakarrik azpimarratuko ditut.

Zurizara heldu baino lehen Belabartze-ko bailara zeharkatu behar da. Inguru honek antzandobi arruntak (Lanius colluro) ikusteko aukera paregabea eskaintzen du, kotxetik jaitsi gabe gure kasuan 🙂

DSC_4202
Antzandobi arrunta (L. colluro)

Behin Zurizako kanpinean, Taxerako aparkalekuraino doan pista hartu eta ibilbidean berdantza hori (Emberiza citrinella) bat ikusteko aukera izan genuen:

DSC_4250
Berdantza horia (E. citrinella)

Taxeran kotxea utzi eta mendia igotzeari ekin genion. Hasieran pagadi bat gurutzatu behar da, eta abereen ukuilu batzuetara heltzean bidea jarraitu behar dugu Hachar de Alano tontorraren ezkerreko kanala hartzeko. Bertan, pareta handi batean elur txontak (Montifringilla nivalis) zebiltzan aurrera eta atzera elikagai bila, ondoren txitei jaten emateko. Eguneko behaketarik interesgarriena izan zen!

DSC_4316
Elur txonta (M. nivalis)

Hemen bideo bat non gurasoak ikusten diren kabira jana eramaten:

 

Gailurrera igo eta jaitsi bitartean ugatzak eta saizuriak ikusi genituen. Oso behaketa bereziak, baino argazkiak galduta…

Azkenik, kotxera bidean txokak (Linaria cannabina) eta mendi txirriskilak (Carduelis citrinella) ikustea lortu genituen 🙂

DSC_4386
Txoka arra (L. cannabina)
DSC_4262
Mendi txirriskila (C. citrinella)

Eta sarrera hau amaitzeko, ugaztun batzuk. Hasteko, marmota (Marmota marmota) 50. hamarkadan Pirinioetan birsartua eta oso arrunta. Normalean gure eta hegazti harraparien presentzian (esaterako, arrano beltza) altruistaki zarataka hasten dira gertuko kideei alerta egoeraz ohartarazteko.

DSC_4390
Marmota (M. marmota)

Sarrioa (Rupicapra rupicapra) izan zen ikusitako azken ugaztu espeziea. Pirinioetako ungulatu basati singularrena, goi mendiko habitat malkartsuetan baliabideak ustiatzen espezializatu eta oso trebeak. Kasu honetan, Taxerako aparkalekutik behera doan erreka ertzean ikusi genuen talde eder bat, eme eta gazteez osatua. 40 > ale! Hauek taldeetan mugitzen dira larratze leku bila, baina sekula ikusi gabe nengoen horrelako talde handirik. Bero handia egiten zuen eta baliteke guztiak batera jaitsi izana errekara ura edatera. Udako ilajera aldatzen zeuden.

DSC_4419.jpg
Sarrio eme helduak, segalloak eta jaio berriak (R. rupicapra) taldea osatuz. Bertan zeuden guztiak ez dira agertzen argazki honetan.
DSC_4439
Sarrio eme heldu bat

DSC_4457DSC_4482

DSC_4520
Eme bat bere kume jaio berriarekin
DSC_4530
Sarrio jaio berria

Argazkien ostean, grabatu nien bideo labur bat ere uzten dizuet:

 

Hurrengoan gehiago. Mila esker eta ondo segi!

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s