Nafarroa hegoaldera asteburu pasa

Pasa zen uztailaren 1 eta 2-an, Ander Izagirre eta Haritz Arrieta-ren konpainian Nafarroa hegoaldera jaitsi nintzan animaliak ikusteko asmoz. Pitillas, Falces eta Azkoien inguruan txoko batzuk miatu eta gero, ikusitako animali batzuen argazkiak erakutsiko dizkizuet sarrera honetan.

Narrastien aldetik, harribitxi batzuk ikusi genituen. Espartzudi sugandila (Psammodromus hispanicus), lataste sugegorria (Vipera latastei) eta montpelier sugea (Malpolon monspessulanus) ikustea ziren gure helburutako batzuk, baina aurreneko biak kale eta hirugarrena Haritzek bakarrik ikustea lortu zuen! Hala ere, ikusitako narrastiekin apur bat entretenitu ginen eta konformatu ere, besteak beste:

DSC_5026
Suge biperakada (Natrix maura)

DSC_5039DSC_5434

DSC_5395
Eskailera sugea (Zamenis scalaris)

DSC_5388

DSC_5180
Gardatxoa (Timon lepidus)

DSC_5191

DSC_5416
Apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis). Hau sekulako behaketa izan zen, oso espezie eskasa baita eta erregresioan dagoena gainera.

DSC_5404

 

Anfibioen aldetik, potentzialki topatu litekeen espezie bat ikusi genuen: apo ezproiduna (Pelobates cultripes). Bigarrenez ikusten nuela, ilusio handia egin zidan. Hau ere harribitxi ederra 🙂

DSC_5049
Apo ezproiduna (P. cultripes)
DSC_5055
Ur igel arrunta (Pelophylax perezii)

Hegazti aldetik, tximutxa (Panurus biarmicus), erlatxoria (Merops apiaster), arrano beltza (Aquila chrysaetos) zein hontz handia (Bubo bubo) ikusteko helburua genuen, inguru horiek aproposak baitziren. Guztietatik erlatxoriak bakarrik agertu ziren, tximutxa ikusteko ez zen garairik hoberena… hainbat hegazti harrapari ikusteko aukera eduki genuen ere, esanguratsuenak belatz handia (Falco peregrinus), arrano txikia (Aquila pennata) eta arrano sugezalea (Circaetus gallicus) izan zirelarik. Baina guztietan behaketa bereziena urretxori (Oriolus oriolus) ar bat izan zen! 🙂

DSC_5262
Erlatxoria (M. apiaster)
DSC_5352
Sasi txori gaztea (Hippolais polygotta)
DSC_5129
Arrano sugezalea (C. gallicus)
DSC_5363
Arrano txikia (A. pennata)

Amaitzeko artropodo baten argazki polit bat uzten dizuet. Mediterraneo inguruan topa dezakegun ehunzango handiena da, gazteleraz “escolopendra” bezala ezaguna. Gorputzaren lehenengo segmentuko apendizeak fortzipula pare batean eraldatuak daude, pozoi guruina duena. Min handia eragiten duen haginkada omen da, baina ez hilgarria. Kasu honetan, makina bat kume babesten zegoen ehunzango (Scolopendra cingulata) heldu baten argazkia uzten dizuet 🙂

DSC_5070
Ehunzangoa (S. cingulata)

DSC_5083

Hurrengo sarreretan sugeak banan-bana azaltzen hasiko naiz.

Ordurarte, ondo segi!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s