Mokolodia: hegazti migratzaileen inbasio masiboen eredu aurtengo neguan

Hegaztien migrazioa fenomeno zikliko bat da, urtero errepikatzen dena. Fenomeno honen oinarria txoriak txitatze eremuetatik negua igarotzeko eskualdeetara lekuz aldatzean datza, batez ere elikagai eskuragarritasuna eta hau lortzeko erraztasunak baldintzatua.

Fenomeno hau ziklikoa den arren, hegazti migratzaileen intentsitatea aldakorra dela ikusi izan da. Noizbehinka, eta batez ere Europa erdi eta iparraldean bizi diren espezieak kopuru handietan agertzen dira neguan hauen presentzia ezohikoak edo arraroak diren eskualdeetan. Aurreko urtean, esaterako, txio marrabikoen (Phylloscopus inornatus) inbasioa nahiko deigarria izan zen Iberiar Penintsulan.

DSC_9218
Mokolodia (Coccothraustes coccothraustes). Aurtengo inbasio masiboen protagonista nagusia. Uda amaieran Erresuma Batuan eman zuten abisua. Landaguneetan ikus daitekeen hegaztia. Animalia honen aurtengo ugaritasuna Euskal Herrian ez da oso arrunta. Goierri aldean ugari dabiltza.

Hazi eta fruituen ekoizpenean fluktuazioak

Ikerlariek patroi klimatiko zehatz bat aurkitu izan dute.  Behatu izan  da eskualde bateko klima muturrekoa denean, hots, oso hotza eta hezea, fruitu eta hazien ekoizpena oso mugatua dela. Baina aldi berean, klima desfaboragarri hau eskualde batean nagusi den bitartean, beste eremu batean klima epela eta idorragoa izaten da, hazi eta fruituen ekoizpenerako oparoagoa. Aipatu behar da momentuz Ameriketako Estatu Batuetan topatu den patroi klimatiko bat dela, baino esanguratsua eta aztertu beharekoa Lur planetaren beste eremuetan, Europan ere inbasio masiboak ematen baitira aurten bezala.

Patroi klimatiko hau dela eta, elikagai eskuragarritasunean aldakortasunak izaten badira, hegazti migratzaileen populazioetan ere fluktuazioak ematen dira.

DSC_9018
Birigarro txikia edo hegagorria (Turdus iliacus). Hauek ere Goierri aldean dabiltza. Neguan ikusten uzten diren birigarroak dira, durdula bezala, Europa erdi eta iparraldetik etorriak.

Horrela azaldu daiteke aurten mokolodien (C. coccothraustes) kasuan, esaterako, inbasio masiboa gertatu izana geure lurraldean. Seguraski Europa iparraldeko eskualdeetan elikagai ekoizpena beste urteetan baino mugatuagoa izan da, klimak bultzatua. Geurean aldiz, kontrakoa gertatu da, espezie hauen errekurtso trofikoa seguruenik altuagoa da. Hori dela eta, animalia hauek Euskal Herrira etortzea erabaki dute negu-pasa bizirautea lortzeko, historikoki ikusi izan dugunean ez direla oso arruntak inguru honetan neguan.

Klima aldaketa eta etorkizuna

Denbora tarte luzeetan egindako klima aztertuz seguraski lortuko da hegazti migratzaile hauen inbasio masiboen predikzioak egitea. Baina etorkizunean klimarekin zer gertatuko den misterio hutsa besterik ez da.

_DSC7056
Negu txonta (Fringilla montifringilla). Negua heltzean Europa iparraldetik datorren fringilidoa. Aurtengo presentzia ez da beste bien kasuan bezain deigarria izaten ari.

Ikerlariak kezkatzen dituen galdera ordea ondorengoa da: Azaldutako patroi klimatikoa aldatzen bada, nola eragin dezake hegaztien biziraupenean aldi berean muturreko klimak ematen badira eta beraz elikagai ekoizpena mugatzen bada migrazio-ibilbide tarte handietan zehar?

Mila esker eta laster arte!

Erreferentzia:

  • Strong C, Zuckerberg B, Betancourt JL & Koenig WD (2014) Climatic dipoles drive two principal modes of North American boreal bird irruption. PNAS 112 (21) E2795–E2802, doi: 10.1073/pnas.1418414112
Advertisements

2 thoughts on “Mokolodia: hegazti migratzaileen inbasio masiboen eredu aurtengo neguan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s