Esne-bidea erretratatzen: argazkia nola atera mendian

Kaixo guztioi!

Hemen nator blogeko sarrera berri honekin, esne-bidea nola erretratatzeko monografiko honen 2. kapituluari ekingo diogu! Aurrekari gisa, gogorarazten dizuet mendira irten aurretik argazkia planifikatzen ikasteko azalpen batzuk argitaratu nituela aurreko astean, monografikoaren 1. kapitulua hain zuzen.

Pentsatzen dut jada argazkia planifikatzeko konozimendu guztiak zurgatuak dituzula garunean! Horrela bada, pausu garrantzitsu bat ematear zaude ;). Goazen ikustera nolakoa izan behar den mendiko lan-fluxua eta erabili beharreko konfigurazioak ondoren display-an agertzen den emaitzarekin apur bat flipatzeko…

 

AUKERATU DUGU EGUN APROPOSA, LEKUA, … MENDIAN GAUDE… ETA ORAIN ZER? [jarraipena]

Mendian lehenik eta behin konposizioa zehaztu behar dugu, hau da, gure argazkiaren eszena. Lehenengo kapituluan azpimarratu nuen bezala, ezinbestekoa da esne-bidearen aurretik plano bat izatea… edo bi… edo nahi diren guztiak! argazkiari sakontasuna emateko intentzioarekin. Jada konposizioa aukeratu dugunean, hurrengo pausuak jarraitzeko prest egongo gara. Adi egon!

Enfokea

A ze lioa argazkia atera eta desenfokaturik ikustea… ez da horrela? Ongi enfokatzeak sekulako garrantzia dauka, gardentasuna ahalik eta handiena izan dadin, eta ondorioz argazkiaren kalitate handiena lortzeko.

Esne-bidea ongi enfokatzeko, eremu-sakontasuna ahalik eta handiena lortzen saiatuko gara, infinitora dauden elementuak enfokatzeko. Esne-bidearen erdigune galaktikoa argi/urte askotara kokatzen da, eta beraz ezinbestekoa da infinitora enfokatzea.

Angelu handiko objetiboek distantzia hiperfokal txikia izaten dute. Beste modu batean esanda, infinitora enfokatzeko behar dugun distantzia minimoa nahiko txikia dela. Esaterako, nire objetiboaren distantzia fokala 11 mm-tara daukadanean eta irekiera f/2.8 balioan, distantzia hiperfokala 2, 15 m dira. Horrek esan nahi du, linterna batekin 2,15 m edo gehiagora dagoen objetu bat argiztatu eta enfokatzen badut, jada esne-bidea ongi enfokaturik irtengo dela! 🙂

14822
PhotoPills aplikazioan distantzia hiperfokala ezagutzeko atala. Esne-bidearen argazkilaritzan, orokorrean 11 mm-tako distantzia fokala eta diafragmaren irekiera f/2.8 balioa erabilita, 2.15 metrotik aurrera dauden objetu guztiak enfokaturik agertuko dira.

Hortaz, esne-bidea ongi enfokatzeko nire gomendioa ondokoa izango litzateke:

  1. Gure objetiboaren distantzia hiperfokala ezagutu, objetiboaren distantzia fokal eta  diafragmaren irekiera kontutan hartuta.
  2. Gauez lan egiten ari garenez, linterna batekin distanzia hiperfokalera dagoen objetu bat argiztatu eta enfoke automatikoa erabilita enfokatu. Display-eko enfoke digitala erabiltzea gomendatzen dut horretarako 100%-ean zoom eginda, emaitza hobeak ematen ditu normalean.
  3. Desaktibatu irudiaren estabilizadorea! Tripodearekin lan egingo dugunez, estabilizadorea EZ DUGU EZERTARAKO BEHAR. Gure lan guztia izorratu dezake.
  4. Behin enfoke automatikoa erabili eta enfokatu eta gero, enfoke automatikoa desaktibatzea. Honekin, konturatu gabe enfokean gora-beherak gertatzea ekidingo dugu.
  5. PhotoPills edo antzeko aplikazio bat erabiliz, gure smartphone-aren errealitate emendatua erabiliz esne-bidea zeruan lokalizatu.
  6. Kameraren objetiboa esne-bidera bideratu tripode eta rotula sendo bat erabiliz. Agian proba eginez argazki batzuk atera beharko ditugu esne-bidea gure sentsorean ondo kokatzeko.

Kamararen konfigurazioak

Houston, arazo bat daukat! Adi atal honeri, aldagai asko agertuko baitira. Kamera automatikoan erabiltzen soilik jakiten badugu ezingo diogu esne-bideari fundamentuzko argazki bat bota, hau ukaezina da. Baino lasai! hemen nator eta MacGyver lanak egitera zuri laguntzeko asmoz ;). Ipini kamera modu manualean, eroso jarri eta jarraitu ondorengo urratsak erotu gabe jaja:

  • Argazkiaren kalitatearen formatua: Iñoiz baino gehiago RAW formatua erabili beharko dugu. Esne-bidea apenas antzematen da argazkian, eta ondoren ordenadorean gauzatu beharko dugun post prozesatuan eman beharko diogu esne-bideari sakontasuna eta protagonismoa. Beraz, kamerak jaso dezakeen informazio handienean jolastea ezinbestekoa da. Tutorial bat egingo dizuet Adobe Photoshop Lightroom software informatikoan esne-bidea prozesatzeko, baino hori 3. eta azken kapituluan izango da ;).
  • Kolorea: Adobe RGB, kolore-espazio handiagoa izateko.
  • Zurien balantzea (WB):  Argazkia RAW formatuan botatzen dugunez, WB automatikoa erabili dezakegu, ondoren ordenadorean balio hau aldatzeko malgutasun handia izango baitugu. Dena den, WB modu manualean erabili nahiko bazenu, 3200K-3600K balioak erabiltzea gomendatzen dizuet. Kolore-tenperatura hotzak dira aproposak argazkilaritza mota honetarako.
  • Sentsorearen sensibilitatea (ISO): Gauez ari garenez lanean, kameraren sentsoreak ahalik eta argi gehien jasotzea behar dugu, esne-bidearen detalle guztiak jaso ahal izateko. Horretarako, ahalik eta ISO altuena erabiltzen sahiatuko gara, baina kontuan izanik sentsorearen sentsibilitatea emendatzean zarata ere emendatzen dela. Full frame kamerarik ez badaukazue, nire aholkua ISO 1600-3200 balioen artean jolastea da, argazkiaren kalitate minimo bat kontserbatzeko.
  • Diafragmaren irekiera (f/ balioa): Zure objetiboak baimentzen duen irekierarik handiena erabili (= f/ balio baxuena). Ez ahaztu gure helburua ahalik eta argi gehien jasotzea dela. Esaterako, nire objetiboaren diafragmaren irekierarik handiena f/2.8 da eta hori erabiltzen dut. f/4 baliotik gora esne-bidea apenas ez dugu lortuko… Irekiera handiko objetiboak diru gehiago balio dute, baino luzera inbertsioak pena merezi duela ziurtatzen dizuet!
  • Exposizio denbora: Badakigu izarrak denborarekin mugituz doazela zeruan. Unibertsoa lurraren inguruan biratzen da! (mesedez! ez sinistu hau, txiste txar bat dela… jaja Copernico-k burua altxako balu…). Gure kamerak denbora dezente beharko du (ISO altuak erabilita ere) izarren argia zurgatzeko. Testuinguru honetan, izarren mugimenduaren estelak lortzeko arriskua daukagu ez badugu esposizio denbora ongi kalkulatzen. Ondorioz, argazkiaren kalitatea murriztu egingo da, izarrak mugituta agertuko baitira… Orduan, zeintzuk izango dira exposizio denbora egokienak? 20-30 segundu bitartean! Hortik gora izarrak mugituta agertzeko arriskua emendatzen hasten da.

 

HONARTE IRAKURRI BADUZU ETA AURREKO GUZTIA ARGI BADAUKAZU… KAMERAREN OBTURAZIO-BOTOIA KLIKATU ETA ITXAROTEA SOILIK FALTA DA 🙂

Azalduriko trikimailu guztiak aplikatu eta gero urduritzen hasi gaitezke. Flipatzeko 20-30 segundu geratzen zaizkigu… bihotza azkartzen zaigu… izar uxoak agertuko ote diren zerura begira gaude argazkia atera bitartean… eta bapatean… “klik” gure kamerak lana amaitu duela adierazten digu! WOW! on fire gaude emaitza ikusteko irrikitan xD

[GARRANTZITSUA]: Ez ahaztu obturazioaren momenturako bi metodo daudela kamera ikutzea sahiesteko : 1) infragorri edo kable bidezko hurruneko kliskagailuak erabilita eta 2) kameraren atzerako kontua erabilita. Behatzarekin obturazio-botoia aktibatzea SAHIESTU beharra dago, argazkia mugituta atera dezaketen edozein bibrazio ekiditeko.

Honelako zeozer ikusi beharko zenukete zuen kameraren display-an dena ondo joan bada:

DSC_1720
Esne-bideak igortzen duen argia ondo jasotzea lortu bada, oso arinki bada ere, gure galaxiaren silueta bat nabarmentzen da.

Ikusten duzue mendian ateratako argazkia EZ DELA NAHIKOA emaitzarekin konformatzeko. Argazkilaritza mota honetan, ordenagailuan egindako post prozesatuak garrantzia handia dauka esne-bideari bolumena eta erdigune galaktikoaren nebulosen presentzia potenziatu eta azpimarratzeko.

DSC_1721
Argazkia prozesatu ostean, esne-bidearen bolumena emendatzea eta nebulosen presentzia potentziatzea lortzen da, zirrara handiko irudi bat lortuaz 🙂

Ezaugarri hau dela eta, esne-bidearen argazkilaritza monografiko honen hirugarren eta azken kapituluan BIDEOTUTORIAL bat prestatu behar dut argazki hau prozesatzeko behar diren trikimailu guztiak azaltzeko. A ze esklusiba! 🙂

Bideotutorialak asko prometitzen du. Ordurarte, mila esker artikulua irakurtzearren eta ondo segi!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s