2019ko egutegia: Euskal Herriko hegaztiak

Arratxaldeon adiskide!
Aurten ere Goierri Basatiak atera berri du datorren urteko egutegia! Euskal Herrian ateratako hegazti espezie ezberdinen argazkiak bildu eta 2019ko egutegia maketatu berri dut, natura zuen etxeetara iristarazteko asmoz 😉
IMG-3357
Euskal Herriko Hegaztiak egutegia 2019 portada. Okil handia eta elur txontak aurtengo protagonistak!
Hilabete bakoitzean, Euskal Herriko esparru natural ezberdinetan topa daitezkeen hegazti espezie ezberdinak ikusi ahalko dira bertan, deskribapen labur batekin. Espezie batzuk ez dira horren ezagunak, baina gure mendietan dabiltzan txoriak ikasteko aukera ezin hobea da! Gainera, argazkiak hilabetea amaitu ostean  moztu ahalko dira, apaingarri gisa eskura izateko 🙂
DIN A3 tamaina izango du egutegiak, goiko partean metal koloreko eraztunekin eraztundua, eta couche matean inprimatuak daude. Aleak mugatuak izango dira! Prezioa 10€ izango dira.
2019ko egutegiaren ekaineko hilabetea. Hilabete bakoitzean espezie bat!
Momentuz Ordiziako Goierriko Baratza dendan dago fisikoki eskuragarri! Gogoratzen dizuet ere aurretiko erreserba bidez eskuratu ahal izango duzuela. Erreserba egiteko modua Goierri Basatia blogean zein Facebookeko orrialdean, edo amontes920@gmail.com helbide elektronikora idatzita izango da.
Gabon hauetan naturaren ezagutza oparitu ezazu!

Utzi iruzkina