Niri buruz

IMG_5394_2

Kaixo adiskide,

Blog hau irakurtzera sartu bazara konturatuko ziñan ez dela egunerokotasuneko edozein albiste, informazio, kotileo… ageri. Hori baino gehiago, naturaren dibulgaziora enfokaturiko esparru zibernetikoa da Goierri Basatia bloga.

img_0918

Txikitatik natura izan dut gustuko. Oso gaztea nintzala etxeko senideekin joaten nintzan mendira, Euskal Herriko bazter preziatuenak ezagutzera. Ondoren Pirinioetara eman nuen saltoa. Basoak, larreak, ibaiak, harkaitz-arteak, … habitat ezberdin askotan eman dut denbora, bertan aurkitutakoaz gozatuz.

Esploratzaile eta kuriositate senak  biologiako gradua ikastera eraman ninduen, unibertsitatera saltoa emanez. Nire lehenengo argazki kamera ere erosteko aukera izan nuen garai horietan, nire bizitzako inbertsio egokienetako bat bilakatuz, umeetan erositako kinder guztien pare.

Harrezkero, nire txango eta bidaia guztietan ateratzen dut natura ulertu eta interpretatzeko denbora. Noan lekura noala, basabizitzak inguratzen nau. Biodibertsitate gainberaren kezkak, gizartearen ongizatean naturak duen garrantzia azpimarratzera eraman nau. Blog honetan beraz, natura dibulgatzeko ardura da nire erronka.

Espero dut irakurtzen duzunaz disfrutatzea. Zure iritzi, kritika, zalantzak eta kezkak txoko honetan partekatzea gonbidatzen zaitut, jakintza eta jakinmina baitira garapenaren iturri nagusia!

Ongi etorri,

Aitor Montes Arrondo

Advertisements